Industria-azpiegitura jasangarriak eta kalitatezkoak eskaintzen ditugu
Eusko Jaurlaritzaren lurzoru industriala kudeatzeko sozietate publikoa gara, SPRI Taldean integratua, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsitzio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren mende gaude.
Enpresei lurzoru industrial urbanizatua, eraikinak eta bulegoak eskaini eta sarbidea ematen diegu beren jarduera ekonomikoak ahalik eta hobekien gara ditzaten.
Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa ekimenak eta negozio zentroak instalatzeko industria-azpiegituren laguntza eta irtenbideak eskaintzen ditugu.
Enpresa-sare lehiakorra sustatzea, industria-azpiegituren eta enpresa-eremu iraunkor eta kalitatekoen plangintzan, kudeaketan, berreskurapenean eta modernizazioan lidergoa izanez.
Enpresa-sustapena bultzatzen dugu, jarduera ekonomikoetarako azpiegiturak eta eremuak modu iraunkorrean sortuz eta berreskuratuz; halaber, proiektu estrategikoetan aktiboki parte hartuz, eta hori guztia Euskadiko enpresen inbertsioa, enplegua eta lehiakortasuna bultzatzeko.
Euskal enpresarentzako eta beste
eragile batzuentzako zerbitzuak
Lurzorua eskuratuzea eta sustatzea
- Industria eta zerbitzuen sektorea.
- Industrialdeen urbanizazioa eta kudeaketa.
- Enpresa instalazioen egokitzapena.
- Azpiegituren instalazioa.
- Lurzoruaren sustapen publikoko jarduketa berrietarako kokalekuak identifikatzea.
- Enpresak erakartzea toki estrategikoetan kokatzeko.
Lankidetza
- Partaidetza eta lankidetza tokiko, eskualdeko,estatuko eta nazioarteko erakunde, sozietate, elkarte eta sareekin.
Negozio-zentroak sortzea eta kudeatzea
- Jarduera ekonomikora bideratutako lurzoru degradatuak leheneratzea.
- Jarduera ekonomikoko gune zaharkituak birgaitzea.
- Enpresa instalazien urbanizatu eta egokitu.
- Merkataritzako egiturak sortzea.
- Higiezinak erosi, saldu, laga eta errentan alokatzea.
Proiektuak planifikatzea eta lantzea
- Jarduera ekonomikorako azpiegiturak urbanizatu, eraiki, zaindu, mantendu
eta ustiatzea.
Aktualitatea
Gure jardueraren mugarriak
Sprilur Taldearen 40 urteko jarduera
1982 - 2022
Sprilur, 25 urte
1995 - 2020