Ohar legala

Ongi etorri SPRILUR-en web orrira.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten da “web orri hau Industri Lurzoruaren eta Eraikinen Sustapenerako Sozietatea, S.A.-ren (SPRILUR, S.A) jabetzakoa dela, zeina Bizkaiko Merkataritza Erregistroan baitago izena emanda, 1957 liburukian, 1439 sekzio orokorrean, Sozietateen liburuko 3. sekzioan, 68. folioan, 13.225 orrian, 4. inskripzioan. A01024090 da sozietatearen IFK zenbakia eta Bilboko Urkijo zumarkaleko 36.3. zenbakian (48011) du helbide soziala.

Jabetza Intelektuala Jabetza intelektual eta industrialeko legeei buruzko Espainiako legeriari jarraiki, web orri honetako edukiak (testuak, irudiak, soinuak, animazioak etab.), diseinu grafikoa eta jatorri-kodea babestuta daude SPRILUR, S.A.ren mesedetan. Debekatuta dago, beraz, eduki horiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, zatiz nahiz osorik, SPRILUR, S.A.ren baimenik gabe.

Webeko edukia eta estekak SPRILUR, S.A.k ez du inolako erantzukizunik onartzen inork gure Web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen eta erabiltzen dituenarena da, eta ez beste inorena. Ez dugu erantzukizunik onartzen ezta ere, web orri honetako esteka edo bilatzailearen bitartez irits daitezkeen hirugarren batzuen web orrietan egon daitekeen informazioagatik.

Web orriaren eguneratzea eta aldaketak SPRILUR, S.A.k eskubidea dauka bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.

Alderdi teknikoei buruzko argibideak SPRILUR, S.A.k ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik, ez eta SPRILUR, S.A.ren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioaren akats, oker edo omisioren bat dela-medio erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

Pribatutasun politika SPRILUR, S.A.k jakinarazten du ezen inork bere datuak ematen baditu web orri honetan, datu horiek guztiak automatizatu egingo direla eta SPRILUR-en jabetzako fitxategietan sartuko direla. Indarrean dagoen araudiari jarraiki, bezeroak baimena ematen du bere datuak SPRILUR, S.A.ren (Urkijo Zumarkalea 36-3., 48011, Bilbo, Bizkaia) ardurapeko “KONTAKTUAK” fitxategian sar daitezen, bere interesekoak izan daitezkeen SPRILUR, S.A-ren zerbitzuei buruko informazioa jasotzeko. Nolanahi ere, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki, eskubidea dauka nahi duen momentuan datuetara sartu eta datuak ezabatu, aurkatu nahiz zuzentzeko, idatzizko eskaera bidalita lopd-sprilur@spri.eus helbidera.

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean. Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.

Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko. Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik, eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.