Sprilur erakundeari buruz

Industria-azpiegitura jasangarriak eta kalitatezkoak eskaintzen ditugu

Enpresei ondokoak eman eta errazten dizkiegu: euskal lurraldean euren jarduera ekonomikoak modu ezin hobean garatzeko bulegoak, eraikin industrialak eta lurzoru industrial urbanizatuak. SPRI Taldeko euskal enpresei azpiegitura arloko konponbideak ematen dizkien hornitzailea gara, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila mende gaude.

Enpresa-sare lehiakor bat sustatzea, lidergoa hartuz kalitatezko azpiegitura, enpresa-gune eta industrialde jasangarrien plangintza, kudeaketa, leheneratze eta modernizazio prozesuan.

Enpresen sustapena bultzatzen dugu jarduera ekonomikoetarako azpiegitura eta guneak modu jasangarrian sortuz eta berreskuratuz, eta horrekin batera, aktiboki parte hartuz proiektu estrategikoetan, betiere helburutzat izanik Euskadiko enpresetan inbertitzea, enplegua sortzea eta lehiakortasuna bultzatzea.

Euskal enpresentzako eta beste
eragile batzuentzako zerbitzuak.

Lurzorua eskuratu eta sustatzea.

  • Sektore industriala eta zerbitzuena.
  • Industrialdeen kudeaketa eta urbanizazioa.
  • Enpresa-instalazioak egokitzea.
  • Azpiegiturak jartzea.
  • Lurzoruaren sustapen publikoko jarduketa berriak ezartzeko kokapenak identifikatzea.
  • Enpresak erakartzea toki estrategikoetan kokatzeko.

Lankidetza.

  • Parte hartzea eta lankidetza tokiko, eskualdeko, estatuko zein nazioarteko elkarte, sozietate eta erakundeekin.

Negozio zentroak sortu eta kudeatzea.

  • Jarduera ekonomikora bideratutako narriatutako lurzoruak birsortzea.
  • Jarduera ekonomikoko zaharkitutako espazioak birgaitzea.
  • Enpresa-instalazioak egokitu eta urbanizatzea.
  • Merkataritza-egiturak sortzea.
  • Higiezinak eskuratu, saldu, laga eta alokatzea.

Proiektuak planifikatu eta lantzea.

  • Jarduera ekonomikora bideratutako azpiegiturak urbanizatzea, eraikitzea, kontserbatzea, mantentzea eta ustiatzea.

Aktualitatea

Sprilur jardueraren mugarriak

25 urte: 1995 - 2020

Egitaraua Industrialdeak

Da zure negozioa kokatzeko daukagun laguntza