Datuen babesa

Ongi etorri SPRILURen pribatutasun politikara. Dokumentu honetan informazio interesgarria aurkituko duzu: besteak beste, nola erabiltzen dituen SPRILURek zure datu pertsonalak eta zer eskubide dituzun Datuak Babesteko Araudi Orokorraren arabera.

Arduradunaren identifikazioa eta harremanetarako datuak

SPRILUR Eusko Jaurlaritzaren jarduera ekonomikoetarako lurzorua eta eraikuntza kudeatzeko sozietate publikoa da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa.

SPRILURekin harremanetan jartzeko:

  • Aurrez aurre edo posta bidez: SPRILUR Urkixo zumarkalea 36, 3. solairua. – 48011 Bilbo
  • Posta elektronikoz: lopd-sprilur@spri.eus

Zure eskubideak

Eskubide hauek balia ditzakezu:

  • Zure datuetara sartzeko eskubidea, jakiteko zeintzuk eta zertarako erabiltzen ari diren
  • Oker dagoen edozein datu zuzentzeko eskubidea.
  • Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, horretarako modurik dagoenean
  • Zure datu pertsonalen erabilera mugatzea eskatzeko eskubidea, zalantzazkoak direnean datuen erabileraren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia; kasu horretan, datuak gordeko ditugu, erreklamazioak formulatu eta defendatzeko
  • Zure datu pertsonalak erabiltzearen aurka egiteko eskubidea, interes legitimoa denean goiko taulan jasotakoen artetik datuak erabiltzeko gaitasuna ematen digun lege oinarria. Sozietateak zure datuak erabiltzeari uziko dio, premiazko interes legitimo bat duenean izan ezik, edo erreklamazioak formulatu, gauzatu edo defendatzeko beharrezkoa denean izan ezik.
  • Zure datuak eramateko eskubidea, kontratu harreman bat edo zure adostasuna denean goiko taulan jasotakoen artetik datuak erabiltzeko gaitasuna ematen digun lege oinarria.
  • Sozietateari emandako baimena errebokatzeko eskubidea.

Bestetik, uste baduzu hautsi egin dela datuak babesteko araudia zure datu pertsonalak erabili direnean, eskubidea izango duzu erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean.

SPRILURen datu erabilerei buruzko informazioa

SPRILURek Tratamendu Jardueren Erregistroa bat dauka, arduradunak datuak nola erabiltzen dituen jasotzen duena, horretarako erabiltzen duen oinarri juridikoari buruzko informazioarekin batera:

  • Kontratuak eta hitzarmenak, oinarri juridikoa dutenak SPRILURen egitekoa betetzeko kontratu harremana.
  • Kontaktuak, oinarri juridikoa dutenak SPRILURek bere egitekoa betetzean duen interes legitimoa.
  • Kontseilariak, oinarri juridikoa dutenak interesdunaren onespena
  • Giza Baliabideak, oinarri legitimoa dutenak lan legedian oinarritutako kontratu harremana.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero Tratamendu Jardueren Erregistroari buruz, jar zaitez harremanetan SPRILURekin, 1. atalean aipatu den bideetako bat erabilita.

Segurtasuna eta bermeak

Gure helburua da datu pertsonalak modu egoki eta legezkoan prozesatzea, indarrean dauden datuak babesteko printzipioen arabera.

Interes legitimoan oinarrituta SPRILURek egiten duen datu pertsonalen erabileraren kasuan, arduradunak kontuan hartzen ditu interesdunen interesak, eskubideak eta askatasunak, eta elkarrekiko baloratzen ditu, indarrean dagoen legeak ezartzen duen neurrian, pribatutasuna ez dadin kaltetua izan bermatzeko.

Hartutako segurtasun neurriak urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinak (Segurtasun Neurriak) aurreikusten dituenak dira (Segurtasun Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren arloan arautzen duen dekretua), eta jasota daude SPRILURen datu babesaren eta informazio segurtasunaren politika eratzen duten dokumentuetan.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Zehazki legeak ezartzen duen denboraz, ez gehiago, gordeko ditugu zure datuak. Zure datuek beharrezkoak izateari uzten diotenean legeak ezarritako xedeetarako, suntsitu egingo dira, datuak babesteko legeen arabera.

Zure datuen transferentzia

Zure datu pertsonalak hirugarrenen esku utzi ahal izango dira, SPRILUR eratzen duten sozietateak barne (https://sprilur.spri.eus/industrialdeak/) baldin eta bermatzen badute erabilera helburua beteko dutela.

Gainera, datuak inoren esku ere utzi ahal izango dira erabilera bakoitzaren lege betebeharrak betetzeko eta, kasu batzuetan, baita datuen tratamendurako eta SPRILURen kudeaketa egokirako behar diren hornitzaileen esku ere. Informazio hau Tratamendu Jardueren Erregistroan xehatzen da.

Konfidentzialtasuna

Webgunearen edo zurekin ditugun komunikazioen bidez jasoko ditugun datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabiliko dira, eta sekretuan gordeko ditugu aplikagarria den legediak ezarritakoaren arabera.

Pribatutasun politika eguneratzea

Litekeena da Pribatutasun Politika hau eguneratu behar izatea. Horregatik, irakur ezazu aldian behin, eta, ahal bada, webgunera sartzen zaren aldiro, jakiteko zehazki zer motatako informazioa bilduko den eta nola erabiliko den. Pribatutasun Politikara sar zaitezke webgunearen oinean. Aurrekoa gorabehera, jakinarazi nahi dizugu pribatutasun politikan eginiko edozein aldaketaren berri emango dizugula, aldaketak zure datu pertsonaletan eraginik izanez gero.

Pribatutasun Politika hau azken aldiz eguneratu zen 2024ko martxoaren 13an.