Deba Bailarako Industrialdea S.A.

Labegaraieta IndustrialdeaBergara, Gipuzkoa

Industrialdea, Arrasateko Markulete izeneko eremuan. 2010ean amaitu zen eraikuntza. Jarduera hori Mondragon Unibertsitatetik eta Garaia Berrikuntza Poligonotik oso hurbil egin da.

Labegaraieta industrialdea Bergarako Labe Garaien enpresa zaharraren orubean dago. Kokapen pribilegiatua du, Eibar-Gasteiz autobidearen eta Beasain-Durango errepidearen elkargunetik oso gertu. Jarduera nagusia doitasun-mekanizazioa da, baina askotariko jarduerak aurki ditzakegu.

Industrialde horri esker, industria-lurzoru urbanizatua eta pabiloi modularrak eskaini ahal izan dira, bai SPRILURen bidez, bai Deba Goieneko Industrialdearen bidez. Biek industria-azpiegiturak sustatzen dituzte. Aipatzekoa da mende hasierako eraikin eta elementu arkitektoniko industrialak zaharberritzen egindako lan garrantzitsua. Eraikin industrial berrien arkitektura zainduarekin batera, industrialde bikaina sortu da.

Askotariko tamaina eta jarduera duten enpresak daude bertan. Zerbitzu-enpresentzako bulego-eraikin bat ere badu. Kokagune estrategikoak hiru lurralde historikoen arteko lotura eta garraioa errazten du.

Instalazioak

  • Argindar-hargunea
  • Telekomunikazio-hargunea
  • Komunak
  • Ur-hargunea
  • Ur beltzen hargunea
MotaAzalera, guztiraEstatu
Pabiloia 98.88m²Alokairua edo Salmenta
Pabiloia 77.28m²Alokairua edo Salmenta
Bulegoa 51m²Alokairua edo Salmenta
Pabiloia 95.26m²Alokairua edo Salmenta

Mapa

Ibarra Kalea, 5A, (20570) Bergara - Gipuzkoa
Mapa ikusi Googlen

Harremanetarako informazioa

Interesa baldin baduzu,
jar zaitez gurekin harremanetan

Beste Gipuzkoan