Industrialdea, Arrasateko Markulete izeneko eremuan. 2010ean amaitu zen eraikuntza. Jarduera hori Mondragon Unibertsitatetik eta Garaia Berrikuntza Poligonotik oso hurbil egin da.
Labegaraieta industrialdea Bergarako Labe Garaien enpresa zaharraren orubean dago. Kokapen pribilegiatua du, Eibar-Gasteiz autobidearen eta Beasain-Durango errepidearen elkargunetik oso gertu. Jarduera nagusia doitasun-mekanizazioa da, baina askotariko jarduerak aurki ditzakegu.
Industrialde horri esker, industria-lurzoru urbanizatua eta pabiloi modularrak eskaini ahal izan dira, bai SPRILURen bidez, bai Deba Goieneko Industrialdearen bidez. Biek industria-azpiegiturak sustatzen dituzte. Aipatzekoa da mende hasierako eraikin eta elementu arkitektoniko industrialak zaharberritzen egindako lan garrantzitsua. Eraikin industrial berrien arkitektura zainduarekin batera, industrialde bikaina sortu da.
Askotariko tamaina eta jarduera duten enpresak daude bertan. Zerbitzu-enpresentzako bulego-eraikin bat ere badu. Kokagune estrategikoak hiru lurralde historikoen arteko lotura eta garraioa errazten du.
Instalazioak
- Argindar-hargunea
- Telekomunikazio-hargunea
- Komunak
- Ur-hargunea
- Ur beltzen hargunea
Mota | Azalera, guztira | Estatu |
---|
Pabiloia | 77,28m² | Alokairua edo Salmenta |
Bulegoa | 51,00m² | Alokairua edo Salmenta |
Pabiloia | 95,26m² | Alokairua edo Salmenta |
Pabiloia | 98,88m² | Alokairua edo Salmenta |
Harremanetarako informazioa